Jean-Michel Guenassia

Jean-Michel Guenassia (1950, Aljer) frantses idazlea da. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, Le Club des incorrigibles optimistes eleberriarekin.

Jean-Michel Guenassia

Bizitza
JaiotzaAljer, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, antzerkigilea, eleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm3206228 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Abokatu lanetan sei urte ibili ondoren, idazle moduan ateratzen du bizimodua, telebistarako gidoiak idatziz. Pour cent milions (Ehun milioirengatik) polizia eleberria idatzi zuen 1986an, Michel-Lebrun saria irabazi zuena, eta, ondoren, antzerki-lan batzuk[1], horietatik garrantzitsuena Grand, beau, fort, avec des yeux noirs brûlants... (Mardula, ederra, indartsua, begi urdina...) 2008an Avignongo Jaialdian taularu zuena. 2009an Le Club des incorrigibles optimistes (Baikor zuzendu ezinen kluba) argitaratu zuen, eta, Albin Michel haren editoreak dioen bezala, 59 urteko ezezagun batek idatzitako lehen eleberria da[2]. Oso harrera ona egin zioten liburuari bai Frantziako kritikak (Télérama, Le Point, L'Express, Le Nouvel Observateur...) bai irakurleek ere. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, eta Notre Temps aldizkariko Irakurleen Saria 2010ean.


Liburuak aldatu

  • 1986: Pour cent millions (Ehun milioirengatik), Éditions Liana Levi
  • 2009: Le Club des incorrigibles optimistes (Baikor zuzendu ezinen kluba), Albin Michel (Prix Goncourt des lycéens)
  • 2012: La Vie rêvée d'Ernesto G (Ernesto G-ren bizitza amestua), Albin Michel
  • 2015: Trompe-la-mort (Engainatu herriotza), Albin Michel
  • 2016: La Valse des arbres et du ciel (Zuhaitzen eta zeruaren urmaela, Albin Michel
  • 2017: De l’influence de David Bowie sur la destinée des jeunes filles (David Bowieren eragina neska gazteen etorkizunean), Albin Michel

Antzezlanak aldatu

  • 1988: Le Rebelle, Jean Rougeriek zuzendutakoa, Théâtre Tristan-Bernard

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Jean-Michel Guenassia, l'incorrigible» LExpress.fr 2009-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  2. (Frantsesez) «Le roman russe de Jean-Michel Guenassia» LExpress.fr 2009-09-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo loturak aldatu