Jauregi botika
- Artikulu hau Ordiziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregi (argipena)».
Jauregi botika, Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen botika bat da, Goierri eskualdean. Historikoki nabarmena den botika da eta gaur egun ere irekia eta martxan mantentzen da.
Jauregi botika | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Ordizia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′12″N 2°10′49″W / 43.05335°N 2.18033°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 10 |
Kokalekua
aldatuSanta Maria kalean dagoen eraikin batean dago.
Historia
aldatu1854. urtetik Ordiziako gaur egungo lekuan kokatzen da[1].
Leku-izen honen lehen lekukotasun idatzia, Botika izenaz (gaztelaniazko Botica idazkerarekin), 1863. urteko dokumentu batean bildu da. Ahozko lekukotasunei dagokienez, Botikazarra toponimoa ere jaso da. Elkargo Ofizialaren sortzailea, 1874. eta 1898. urteen artean eskualdean zegoen botika bakarra izan zen. Egungo etxea 1896an eraiki zuen Anselmo Jauregik, 1854az geroztik eskualdeko lehen botikaria izan zen Jose Antonio Jauregi Ormazabalen semeak. XX. mendean, bertan egiten ziren solasaldiengatik izan zen ezagun: Jose Migel Barandiaran apaiz eta antropologo ospetsua izan ohi zen solasaldi haietako partaideetako bat. Orube berean egon zen lehenago herriko kartzela.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jauregi botika (Gaztelaniaz)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Jauregi botikaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)