Jauregi botika

eraikitako euskal ondare nabaria Ordizian
Jauregi Botika» orritik birbideratua)
Artikulu hau Ordiziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregi (argipena)».

Jauregi botika, Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen botika bat da, Goierri eskualdean. Historikoki nabarmena den botika da eta gaur egun ere irekia eta martxan mantentzen da.

Jauregi botika
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Ordizia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′12″N 2°10′49″W / 43.05335°N 2.18033°W / 43.05335; -2.18033
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea10

Kokalekua aldatu

Santa Maria kalean dagoen eraikin batean dago.

Historia aldatu

 
Jauregi botikaren eraikina.

1854. urtetik Ordiziako gaur egungo lekuan kokatzen da[1].

Leku-izen honen lehen lekukotasun idatzia, Botika izenaz (gaztelaniazko Botica idazkerarekin), 1863. urteko dokumentu batean bildu da. Ahozko lekukotasunei dagokienez, Botikazarra toponimoa ere jaso da. Elkargo Ofizialaren sortzailea, 1874. eta 1898. urteen artean eskualdean zegoen botika bakarra izan zen. Egungo etxea 1896an eraiki zuen Anselmo Jauregik, 1854az geroztik eskualdeko lehen botikaria izan zen Jose Antonio Jauregi Ormazabalen semeak. XX. mendean, bertan egiten ziren solasaldiengatik izan zen ezagun: Jose Migel Barandiaran apaiz eta antropologo ospetsua izan ohi zen solasaldi haietako partaideetako bat. Orube berean egon zen lehenago herriko kartzela.

Erreferentziak aldatu

  1. Jauregi botika (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu