Jata (enpresa)

Etxetresnak egiten dituen euskal enpresa
Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jata (argipena)».

Jata enpresak etxe-tresnak ekoizten duen euskal enpresa da, Eibarren sortua 1943an, eta 1989tik Abadiñon kokatua. 21. mendean Zaldibarren eta Tuteran ere ireki ditu lantegiak[1].

Jata
SektoreaEtxetresna elektrikoak
Sorrera1943
SortzaileaJacinto Alcorta
EgoitzaAbadiño
Webguneahttp://www.jata.es

Historia

aldatu

Famili enpresa gisa sortu zen Eibarren 1943. urtean. Jacinto Alcorta sortzaileak bere izen-deituen hasiera eta amaierak batuta sortu zuen Jata marka (Jacinto Alcorta)[1][2]. Etxeko tresna txikien ekoizpenean berezitu zen enpresa, sukalderakoak (lapikoak, kafea egitekoak...), eta baita elektrogailuak ere (berogailu elektrikoak adibidez).

1977an ireki zen Abadiñoko lantegia. 1980ko hamarkadan krisian sartu zen enpresa, eta familia eibartarrak utzi egin zuen. 1989an Abadiñora joan zen produkzio osoa eta Eibarko lantegia hustu zen. Eibarko Jata lantegiaren eraikina bere osotasunean eraldatu zen etxebizitzak egiteko 2004 eta 2006 urteen artean[3]. Jata S.A. enpresa 1990. urtean osatu zen izen eta jabe berriekin, baina marka eta logotipo zaharrei eusten die harrezkero[4].

Iruditegia

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. a b Berria.eus. «Ikonoa itzali da, makinak ez» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Jata | Confianza Electro» Confianza Electro (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  3. «DEBOR Arquitectos - Proyectos - Vivienda -61 VIVIENDAS, GARAJES Y LOCALES COMERCIALES EN EIBAR. JATA.» www.arquitectosdebor.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Jata desde 1943» proteasl.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).

Kanpo estekak

aldatu