Armagintzaren Museoa
Armagintzaren Museoa Eibarren dagoen industria eta armagintza museo bat da. Museoak hiriko industria berezko ezagunenaren izena darama, baina Eibarko industria jarduera orokorraren historia egiten du. Museoa kokatzen da Aguirre y Aranzabal (AYA) eskopeta-fabrika zaharreko 5. solairuan, gaur egunean Portalea deritzon udal eraikin publikoan[1].
Armagintzaren Museoa | |
---|---|
| |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Eibar |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007 |
Inaugurazioa | 2007ko urtarrilaren 18a |
Kontaktua | |
Helbidea | Bista Eder, 10 5º |
E-posta | mailto:museoa@eibar.eus |
Telefonoa | tel:+34-943-70-84-46 |
Webgune ofiziala | |
|
Museoaren xedea Eibarko armagintzaren tradizioa, industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da. Langintza honen historiaren eta teknologiaren bilakaeran ibilbidea dago erakus-aretoetan, 14. mendetik hasi eta 21, mendera. Horrekin batera, Eibarren ondare industriala ere gorde eta erakusten da bertan. Eibarren fabrikatutako produktu asko eta era askotakoak (bizikletak, motorrak, josteko makinak...), oso marka ezagunetakoak: Alfa, Lambretta, G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac...
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Armagintzaren Museoa — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |