Jasokundeko Andre Maria eliza (Cascante)

Jasokundeko Andre Maria eliza Pizkunde estiloko erlijio-eraikina da, Cascante herrian dagoena, Nafarroa Garaian. Joan Lopez Soroa, Luis Garmendia eta Anton de Albiztur Tuterako harginen diseinuaren arabera eraiki zen 1527 eta 1558 urte bitartean. Mende beraren bukaeran, konponketa lanak egin behar izan ziren.

Jasokundeko Andre Maria eliza (Cascante)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaCascante
Koordenatuak41°59′58″N 1°40′45″W / 41.99933°N 1.67914°W / 41.99933; -1.67914
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1558

Ezaugarriak aldatu

Ia altura bereko hiru habearte ditu, zilindroz-formako zor­tzi zutabe, harroin altuak, mol­durazio gotikoa eta kapitel erdi-jonikoak eta izar gurutze-gangak. Zutabeak 1’50 metroko diametrokoak dira. Erdiko habeartearen zabalera 8’35 m-koa da eta kapera nagusian amai­tzen da. Alboetako habearteen zabalera 6’20 metrokoa da, eta habearteak 7’30 metrokoak presbiteriotik gertuen daudenak izan ezik; hauek 8’35 metrora iristen dira.

Eliza handi honen barrual­dea, duela gu­txi berreraiki beharrean gertatu zen, 1939an gertatu zen ustekabeko sute baten ondorioz. Berreraiketa honek korua, euskarri zilindrikoak eta terzeletedun gangak ukitu zituen; baina jatorriz­ko diseinuaren begirunez egin zen. Hasierako eraikinetik harlandu erregularrez­ko kanpoko hormak, Epistolako habeartearen atariak ar­ku eskartzanoa du eta Lehen errenazimentuan ohikoak ziren Ebanjelarien irudiak dituzten men­tsuletan oinarri­tzen den gurutze-ganga­txo bat gorde­tzen da. Inguruko hormari itsa­tsitako kontrahormak zir­kuluerdi-formako ebakiduraz­koak dira, kanpokoak berriz, ertz angeluzuzeneko profilez­koak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu