James Wolfe
James Wolfe (Westerham, Kent, 1727ko urtarrilaren 2a - Plains of Abraham, Quebec Hiria, Frantzia Berria, 1759ko irailaren 13a) britainiar militarra izan zen.
James Wolfe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Westerham, 1727ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Quebec Hiria, 1759ko irailaren 13a (32 urte) |
Hobiratze lekua | St Alfege Church, Greenwich (en) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Edward Wolfe |
Ama | Henrietta Wolfe |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Shakespeare Conservatory (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | maior jeneral koronel |
Parte hartutako gatazkak | Jakobiten matxinada Battle of Dettingen (en) Battle of Lauffeld (en) Cullodengo gudua Siege of Louisbourg (en) Battle of Beauport (en) Battle of the Plains of Abraham (en) |
Edward Wolfe jeneralaren semea izan zen eta oso gazte sartu zen armadan. Austriako Ondorengotza Gerran esku hartu zuen eta Flandrian eta Eskozian ere izan zen, non 1745eko Jakobita Matxinadaren zanpaketan parte hartu zuen. Akisgrango Hitzarmenak bere ibilbide geldiarazi zuen eta hurrengo zazpi urteetan Eskoziako Lur Garaietan goarnizioan egon zen.
1756an Zazpi Urteko Gerra hasi zenean, bere ibilbidean berriro aurrera egin zuen. 1757an William Pittek Nova Scotiako Louisbourgeko gotorlekua harrapatzeko espedizioan parte hartzeko eskatu zion. Gotorlekuaren setioaren arrakastaren ondoren, Quebec Hiria harrapatzeko San Laurendi ibaian gora egin zuen espedizio bat zuzendu zuen. Setio luze baten ondoren Montcalmeko markesaren tropa frantsesak garaitu zituen eta britainiarrek hiria harrapatu ahal izan zuten. Wolfe guduan hil zen.
Bere heriotzak eta Quebeceko garaipenak Britainia Handian ikono bihurtu zuten. "Quebeceko heroia", "Quebeceko konkistatzailea" eta "Kanadako konkistatzailea' deitu zioten.