James Thomas Farrell (Chicago, 1904ko otsailaren 27aNew York, 1979ko abuztuaren 22a) Estatu Batuetako idazlea izan zen. Haren obra autobiografiazkoa da oso: hirietako pobreen bizimoldea deskribatzen du, gizonen asmoek nola behera egiten duten adieraziz, Young Lonigan (1932), The Young Manhood of Studs Lonigan (1934), eta Judgement Day (1935) trilogian. Bost eleberritan Danny O´Neill da protagonista (1936-1953), Bernard Carr beste hirutan. Marxista zen, eta Stalinen kritika egin zuen. Literatura-kritika ere landu zuen (Reflections at Fifty, 1954).

James T. Farrell

Bizitza
JaiotzaChicago1904ko otsailaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaNew York1979ko abuztuaren 22a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hortense Alden (en) Itzuli  (1940 -  1955)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
(1925 - 1929)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista

Find a Grave: 12396 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu