James Ellroy (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1948ko martxoaren 4a) ingelesezko idazlea da. Ellroyren hainbat lan zinemara eraman dute, White Jazz (2012), besteak beste.

James Ellroy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLee Earle Ellroy
JaiotzaLos Angeles1948ko martxoaren 4a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Denver
Kansas City
Connecticut
Brooklyn
San Frantzisko
Hezkuntza
HeziketaFairfax High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, autobiografialaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Genero artistikoacrime fiction (en) Itzuli
historical fiction (en) Itzuli
misterioa
noir fiction (en) Itzuli

jamesellroy.net
IMDB: nm0255278 Allocine: 35687 Allmovie: p309239
Musicbrainz: 56f55a1e-ef36-4830-b48f-d9d92c8e9791 Discogs: 3832765 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hamar urte zituela, ama hil zioten, eta ez zuten hiltzailea sekula aurkitu. Gertakari horrek bere bizitza markatu zuen. Delinkuentzia, droga eta alkoholari heldu zion. Presondegia ezagutu zuen, aberatsen etxeetan lapurtzeagatik.

Egun batean, ordea, bizitza zuzentzea erabaki, eta idazteari ekin zion. Hogeita hamahiru urte zituela idatzi zuen lehen liburua, Brown´s Requiem (1981). Eleberri beltz modernoan sailkatu behar da Ellroyren lana. Pertsonaia nagusiak detektibeak, poliziak eta hiltzaileak dira. Hiru liburuko sorta bat idatzi zuen, Lloyd Hopkins Los Angelesko polizia protagonistatzat hartuta: Blood on the Moon, Because the Night (1984) eta Suicide Hill (1986).

Horren ondoren, beste lau liburuko bilduma idatzi zuen, Los Angeles hiria kokaleku hartuta: The Black Dahlia (1987, amari dedikatua), The Big Nowhere (1988), L.A. Confidential (1990) eta White Jazz (1992).

Azken idazlanak hauek dira: American Tabloid (1995), My Dark Places (1996) eta The Hilliker Curse: My Pursuit of Women (2010).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Ellroy