James Edward Quibell (1867ko azaroaren 111935eko ekainaren 5) Erresuma Batuko egiptologo ospetsua izan zen.

James Edward Quibell
museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaNewport (en) Itzuli1867ko azaroaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHertford1935eko ekainaren 5a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaChrist Church (en) Itzuli
Haberdashers' Adams
Tesi zuzendariaFlinders Petrie
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegiptologoa, arkeologoa eta antropologoa

Biografia aldatu

James Edward Quibell Newporten, Shropshiren jaio zen. 1900. urtean Annie Abernethie Pirie artista eta arkeologo eskoziarrarekin ezkondu zen. Adams' Grammar eskolan eta Kristoren Elizan Oxforden ikasi zuen. Antzinaroko gauzekin liluratuta, laguntzeko Flinders Petrie irakasleari bere burua eskaini zion; berarekin, 1893an, Koptosen lan egin zuen. Ondoren, leku desberdinetan aritu zen: Nagada, Buleas, Tebas, El Kab eta Hierakonpolis. Baita ere Cecil Firth arkeologoari Saqqarako indusketetan lagundu zion. Berlingo Humboldt Unibertsitatean ikasi zuen eta, ondoren, Kairoko Egiptoar Museoaren Katalogo Batzordearen partaidea izendatu zuten. 1899 eta 1904 artean, Delta eta Erdiko Egiptoaren zaharkien inspektorea izan zen; aurrez aurre Howard Carter izan zuen, Luxorreko inspektore burua. 1904 eta 1905 urteetan Saqqarako inspektore burua izan zen. 1905ean Saqqaran, Erregeen haranean, Yuya eta Tuyu hilobia aurkitu zuen. Hierakonpolisen (antzinako Nekhenen), haren taldearekin batera Narmerren Paleta aurkitu zuen. 1914tik 1923 arte Kairoko Egiptoar Museoaren zaintzailea izan zen eta, halaber, 1931tik 1935ra, Piramide mailadunaren indusketetan zuzendaria izan zen.[1] 1925ean erretreta hartu zuen.

Obra aldatu

  • The Ramesseum The Tomb of Ptah-Hetep, 1898.
  • Hierakonpolis 1900. W. M. Flinders Petrie-rekin batera egina.
  • Excavations at Saqqara, 1911-12. The tomb of Hesy (1913)
  • El Kab, 1923

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Edward Quibell