Jakako xakeztatua arkitektura erromanikoan, XI. mendean eta ondorengoetan, garatutako harrizko apaindura mota bat da. Frisoak (zuzen) eta arkiboltak (arkuaren forman) apaintzeko erabiltzen da[1][2].

Xakeztatuaren adibideak, San Juan de la Peña monasterioan, Aragoin, Jakatik gertu.

Xakeztatua izanik xake-taularen lauki zuri eta beltzak imitatzen dituen artezko apaindura, arkitektura molde honetan laukiak ez dira bereizten kolorean baizik eta bolumenean: harri irtenak eta zuloak txandakatzen dira lerroz lerro, eta bi lerroko zabalera da gutxienekoa efektua igar dadin.

Jakako xakeztatua edo, gaztelaniaz, taqueado jaqués, esaten zaio, Aragoiko Jakako katedralean oso erabilia delako, eta bertatik, Iberiako iparraldean, Done Jakueren Bidearen eremuan errepikatzen delako[3], baita Euskal Herrian ere, esate baterako Leireko monasterioan (Nafarroa) edo 12. mendeko Andra Mari tenpluan (Uribarri Harana, Araba).

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. «Vocabulario de Arte Románico 1 de 2» almez.pntic.mec.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
  2. Hiztegi terminologikoa > Arteak > Arkitektura. Euskalterm.
  3. (Gaztelaniaz) «AJEDREZADO - Definición y sinónimos de ajedrezado en el diccionario español» educalingo.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).