Jacobo Árbenz

Guatemalako presidentea 1951-1954

Juan Jacobo Árbenz Guzmán (Quetzaltenango, 1913ko irailaren 14a - Mexiko Hiria, 1971ko urtarrilaren 27a) suitzar jatorriko guatemalar militar eta politikari bat izan zen, Defentsa Nazionaleko ministroa (1944-1951) eta Guatemalako presidentea (1951-1954).

Jacobo Árbenz


Guatemalako presidente

1951ko martxoaren 15a - 1954ko ekainaren 27a
Juan José Arévalo (en) Itzuli - Carlos Enrique Díaz de León (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaQuetzaltenango1913ko irailaren 14a
Herrialdea Guatemala
BizilekuaQ5754495 Itzuli
HeriotzaMexiko Hiria1971ko urtarrilaren 27a (57 urte)
Hobiratze lekuaGuatemala City General Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaezezaguna
Familia
Ezkontidea(k)María Cristina Vilanova (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscuela Politécnica (Guatemala) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmy of Guatemala (en) Itzuli
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakGuatemalan Revolution (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaRevolutionary Action Party (en) Itzuli

Find a Grave: 25553013 Edit the value on Wikidata

1944ko Iraultzan parte hartu zuten militarren taldekoa zen. «Herriko soldadua» bezala ezagutua izan zen. Guatemalako presidente hautatu zuten 1950eko hauteskundeetan, eta 1951ko martxoaren 15ean hartu zuen kargua. Árbenzek inaugurazio hitzaldian azaldu zuenez, bere gobernu plana hiru helburu nagusitan oinarritzen zen. Lehena Guatemala ekonomikoki buruaskia zen herrialde bihurtzea zen, menpekoa eta ekonomia erdikolonialekoa izateari utziz; beste bi helburuak ziren, herrialde modernoa eta merkatu-ekonomia zuena bihurtzea, herrialde atzeratua eta ekonomia nagusiki feudala izateari utziz. 1954ko ekainaren 27an, Estatu Batuetako Gobernuak zuzendutako estatu-kolpe batek boteretik kendu zuen, United Fruit Companyren babesarekin, eta CIAk exekutatu zuen PBSUCCESS operazioaren bidez. Junta militar batek ordezkatu zuen, eta Junta horrek azkenean boterea Carlos Castillo Armas koronelari eman zion. Komunista izateaz eta Estatu Batuetako fruten monopolioen eta nekazal oligopolio nazionalen interesei eraso egiteaz akusatua izan zen, batez ere nekazaritza erreformarekin, eta bere aholkulari talde intimoaren artean Guatemalako Lanaren Alderdiko kideei lekua egiteagatik. Kolpearen ondoren Uruguai eta Mexikoko erbestera ihes egin behar izan zuen, non bere emazte eta seme-alabengandik banandu zen, CIAk antolatutako ospe txarreko kanpaina bat jasan zuen, eta bere alaba Arabellak bere buruaz beste egin zuen Bogotan, Kolonbian, 1965eko urrian.

Azkenik, Jacobo Árbenz Mexiko Hiriko erbestean hil zen 1971n.