Izu-nahasmendua[1] antsietate-nahasmendu mota bat da, zeinen bidez kanpoko estimulurik ez dagoenean eragindako pertsonak bat-bateko terrore-atakeak izaten dituen. Terrore-atake sarriei, antsietate-egoera handiarekin batera, izu-atakeak esaten zaie, edo, kasu batzuetan, antsietate-atakeak edo antsietate-krisiak.

Izu-nahasmendu
Deskribapena
Motaantsietate-nahasmendua
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Sintoma(k)palpitazioak
Izu-atakea
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakFluoxetina, temazepam (en) Itzuli, imipramina, propranolol (en) Itzuli, Sertralina, Paroxetina, alprazolam (en) Itzuli, clonazepam (en) Itzuli, fluvoxamine (en) Itzuli, clomipramine (en) Itzuli, Diazepam, maprotiline (en) Itzuli, clonazepam (en) Itzuli eta nordazepam (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF41.0
GNS-10F41.0
GNS-9300.01 eta 300.21
OMIM167870, 607853 eta 609985
DiseasesDB309
MedlinePlus000924
eMedicine000924
MeSHD016584
Disease Ontology IDDOID:594
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

NIMHren arabera, izu-nahasmendua antsietate-nahasmendu bat da, eta honako ezaugarri hauek ditu: ezusteko atakeak eta behin eta berriz errepikatzen diren beldur handiko atakeak, eta sintoma fisikoak, besteak beste, bularreko mina, palpitazioak, arnasestua, zorabioa, larritasuna edo sabeleko mina.

Izu-nahasmenduan, elkarren segidako terrore-atakekin batera, gizabanakoaren portaeran aldaketa esanguratsuak gertatzen dira, eta izu-atake berriak gertatzeko etengabeko kezka sortzen da. Gizabanakoaren bizitzan aldaketak gerta daitezke, eta, ondorioz, egoera edo leku beldurgarriak saihets daitezke, estimulu fobikoetatik ihes egin daiteke, pertsonengan edo substantzietan gehiegi oinarritu daiteke eta erreakzio beldurgarriak kosta ahala kosta kontrolatzen saiatu daiteke.

Pertsonekiko eta lekuekiko aginduzko mendekotasunean aldaketa garrantzitsuak gertatzen badira, kaltetuak nahasmendua seguru senti dezan, agorafobia ere sortzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.