Izhevsk[1] (errusieraz: Иже́вск; udmurteraz: Иж edo Ижкар) Errusiako hiria da, Udmurtiako Errepublikako hiriburua. Izh ibaiaren ertzean dago, Ural mendien mendebaldean.

Izhevsk
Иж
Ижкар
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ErrepublikaUdmurtia
AlkateaOleg Nikolaevich Bekmemetiev (en) Itzuli
Izen ofizialaИжевск
Jatorrizko izenaИж
Ижкар
Posta kodea426000–426999
Geografia
Koordenatuak56°51′N 53°13′E / 56.85°N 53.22°E / 56.85; 53.22
Map
Azalera315,6 km²
Altuera140
Demografia
Biztanleria646.277 (2017)
22.805 (2021)
Dentsitatea2.050,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1760
Telefono aurrizkia3412
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakTatabánya, Córdoba, Lusaka, Maracay, Xining, Yambol (en) Itzuli, Salt Lake City, Briansk, Brest, Wuhan, Partyzanski District (en) Itzuli, Minsk eta Kaspisk
Hizkuntza ofizialaUdmurtera eta errusiera
http://www.izh.ru/ www.izh.ru

1985-1987 bitartean hiriaren izena Ustinov izan zen, 1976-1984 urteetan Sobietar Batasuneko kanpo-arazoetarako ministroa izan zen Dmitri Ustinoven omenez. Hala ere, Mikhail Gorbatxov gobernuan egon zenean, berriki agintari izandakoen omenez ipinitako hirien izenak aldatu egin zituen, lehenagoko toponimoak berreskuratuz.

Historia aldatu

Izhevsk 1760ko apirilaren 10ean sortu zuten, burdinola baten inguruko kokalekutzat. Burdinolak eta hiria Piotr Ivanovitx Xuvalov kondeak eraiki zituen. Hala ere, hil zenean zorrak utzi zituelako, ondarea Erresumarena izatera iritsi zen. Izh ibaian presako lanak egin zituzten inguru hartan, 1763. urtean amaituz.

Ekonomia aldatu

Izhevsk Udmurtiako Errepublikako ekonomia-gune garrantzitsuena da, hirian dagoelako finantza- eta industria-jarduera gehiena. Industria militarra da indarrik handiena duena, eta hainbat enpresa daude hirian horretan dihardutenak. Enpresarik ezagunena Izhmax da: Errusian bertan eta kanpoan oso ospetsuak diren arma arinak eta eraso-fusilak ekoizten dituzte, besteak beste; gainera, "IZH" markako motozikletak eta automobilak ere ekoizten dituzte.

Beraz, Izhevskek herrialdeko gune industrial eta militar garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta "Errusiako armategia" esaten diote bai Izhevsk bai Tula hiriei.

Besteak beste, hiria famatua da Mikhail Kalaxnikovek bertan asmatu zuelako AK-47 asalto-fusil ospetsua, Kalaxnikov izenez ere ezaguna.

Klima aldatu

Izhevsken klima kontinental hezea daukate: neguak luzeak izaten dira, eta udak epelak.

      Datu klimatikoak (Izhevsk)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.6 5.8 10.1 27.5 31.1 35.6 37.0 37.0 33.0 22.4 11.1 4.5 37.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.9 -7.7 -0.7 8.8 18.2 23.2 25.1 21.9 15.2 6.9 -2.4 -7.5 7.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.4 -11.7 -5.0 3.7 11.7 17.0 19.0 16.0 10.2 3.4 -5.1 -10.6 3.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16.1 -15.5 -9.2 -0.6 5.9 11.2 13.4 11.1 6.2 0.4 -7.8 -14.0 -1.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -46.8 -40.4 -32.1 -23.9 -9.4 -2.4 4.3 -1.7 -5.5 -21.3 -33.5 -47.5 -47.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 21 22 26 48 62 58 67 55 51 40 30 510
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 11 17 17 16 17 19 18 10 6 143
Elur egunak (≥ 1 mm) 27 23 18 7 2 0.1 0 0 1 10 23 27 138.1
Eguzki orduak 44.4 87.3 148.8 211.3 282.6 305.3 304.4 245.5 150.6 76.7 42.5 33.0 1932.3
Hezetasuna (%) 84 80 76 68 61 67 71 74 78 82 85 84 76
Iturria (1): Pogoda.ru.net[2]
Iturria (2): Weatherbase (eguzki-orduak)[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu