Izarputz nanoa (Geastrum schmidelii edo Geastrum nanum) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragi gutxi du eta gainera larrukara da.

Izarputz nanoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum schmidelii
Vittad., 1842

Deskribapena aldatu

Izenak dioen bezala, espezie oso txikia da, 1,5 eta 2,5 cm bitartekoa.

Exoperidioa: Gris-buztin koloreko bost edo zortzi beso triangeluar ditu,

Endoperidioa: Pedunkulu txiki batek eusten dio, esfera forma du eta kolore marroia. Goialdean zulo bat darama, tutu-formako eta sillonatutako moko bat.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako baliorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Geastrum minimum, Geastrum badium eta Geastrum pectinatum delakoekin.

Sasoi eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean ateratzen da, dunetan edo eremu hareatsuetan eta itsasotik gertu dauden pinudietan.

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 456 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu