Ixiar Oreja Unanue
(«Ixiar Orexa» orritik birbideratua)
Ixiar Oreja Unanue[1] (Andoain, 1974) gipuzkoar telebista aurkezle eta trikitilaria da, Maixa ta Ixiar bikotearen kide ohia.
Ixiar Oreja Unanue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta telebista aurkezlea |
Kidetza | Maixa ta Ixiar |
Genero artistikoa | trikitia |
Musika instrumentua | panderoa |
Biografia aldatu
Maixa Lizarribarrekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.
Telebistan egin du lan, Euskal Telebistako Euskaraokea, Barrebusa eta Altza Porru! haur saioak aurkezten, baina musika agertokietatik kanpo jarraitzen du.
Diskografia aldatu
Erreferentziak aldatu
- Edukiaren zati bat «Ixiar Oreja Unanue» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.