Ivory Aquino
Ivory Aquino (Filipinak) filipino-estatubatuar aktorea da. 2017an When We Rise minitelesailean Cecilia Chung ekintzaile transgeneroaren papera antzezteagatik egin zen ezagun.
Ivory Aquino | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Filipinak |
Bizilekua | New York |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berklee College of Music |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Filipinetan sortua, Filipinetako Corazon Aquino presidente ohiaren iloba da. Gizon jaio bazen ere, bere burua beti emakumetzat izan du. Nerabezaroan trantsizioa egin zuen. Nerabetan ere Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Berklee College of Musicen ikastera eta summa cum laude goraipamena lortuz graduatu zen. Kantua ikasi arren, 2005ean sexua berresleitzeko ebakuntza jaso eta gero, aktore izateko bidea hartu zuen. Gaur egun New Yorken bizi da.