Ivalojoki ibaia (Iparraldeko Samieraz: Avviljohka; Inariko Samieraz: Avveeljuuhâ), Laponiako 180 km-tako ibaia da. Hasieran motel xamar igarotzen da bere sorlekutik eta eskualde bakarti batzuk igaro ondoren, hala nola Enontekiö udalerritik, Ivalo herrixkara iristen da indar bizian. Inarijärvi lakura iritsi baino lehen, ibaia, hiru ibaietan zatitzen da eta lakuan delta antzeko bat sortzen dute.

Ivalojoki
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera180 km
Geografia
Map
Koordenatuak68°44′30″N 27°39′01″E / 68.74169°N 27.65031°E / 68.74169; 27.65031
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.884 km²
Arro hidrografikoaPaatsjoki basin (en) Itzuli
IturburuaKorsatunturi (en) Itzuli
Bokalea
()
Inari (Inari)
Kuttura herrixkako zubia.

Lemmenjoki Parke Nazionaletik ere igarotzen da, eta hainbat igaraba, lepahori eta lepazuri aurki daitezke bertan.

Historia aldatu

1870eko hamarkadan urre-sukarrak bultzatuta, Europako hainbat gizon iritsi ziren Lemmenjoki eta Ivalojoki ibaietara. Klima hotza zela eta, urre-bilatzaileak zortzi hilabete baino ez zuten ematen ibaian urre bila. Honela, zortzi hilabetean aurkitutakoak bizitzeko ematen ez zienez, bilatzeari utzi eta euren etxeetara itzuli ziren. Hala ere, gaur egun, hainbat herritar ikusi daitezke ezer egiteko ez daukaten arratsalde batean urre-bila. Baina gehien bat, kanoarekin ibiltzeko da ezaguna ibaia, Kuttura herrixkan batez ere, erdi-mailako zailtasuna duen ibaia baita.

Kanpo estekak aldatu