Iturraspe-Bengoetxea etxea

Indiano etxea Arropainen (Ispaster)

Iturraspe-Bengoetxea etxea Arropain (Ispaster) auzoko eraikin bat da, indiano-etxea, Ameriketatik itzulitako bi bizkaitarrek eraikitakoa 1907. urtean[1]. Etxe sendo eta dotorea da, baina beste indiano-etxeen askoren estilo efekturik gabea.

Iturraspe-Bengoetxea etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArropain
Koordenatuak43°21′23″N 2°30′23″W / 43.35632502°N 2.50650609°W / 43.35632502; -2.50650609
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1907

Arropain ingurua emigrazio gune izan zen 19. mendeko bigarren zatian, eta bertako eta inguruko Bizkaiko parajeetako zenbait euskaldun Oregongo Jordan Valleyn ezarri ziren. Haietariko batzuek itzuli eta etxeak eraiki zituzten hantxe bertan. Horietako bi izan ziren Luis Iturraspe (Lekeition jaioa) eta Meliton Bengoetxea (Bedaroakoa), zeinak lurralde bat erosi zioten Antonio Mendieta bati, eta han etxe hau eraiki.

Lekeitioko sarreran itsatsita dago Arropain, eta 21. mendean irekitako Lekeitioko Aterpetxea parez pare du Iturraspe-Bengoetxea etxeak.

Erreferentziak

aldatu
  1. «La comunidad vasca de Jordan Valley - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).

Kanpo estekak

aldatu