Itsas uraren hargunea[1] (valentzieraz: «grau») itsasertzeko ontziraleku bat da, bai eta ibai-portu bateko bokalea edo pasabide estu bat ere, albufera edo ibai bat itsasoarekin lotzen duena.[2]

Urbino urmaelgo itsas uraren hargunea, Korsikako ekialdeko kostaldean.

Itsas arloan, itsas uraren hargune bat itsasoko uren eta ur kontinentalen arteko komunikazio-gunea da. Itsas uraren harguneak itsasertzaren behealdean irekitzen dira, ur-goraldi batean edo ekaitz batean. Itsas uraren hargunetako urak (erdi gozoak, erdi gaziak) arrantzaleku oparoak izaten dira.

Askotan, itsas uraren hargunetan itsas auzoak eraikitzen dituzte, herri baten edo hiri baten portu-bikoizketaren ondorioz. Auzo horiek 10 km baino gutxiagoko distantziara egon ohi dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia] [2021]
  2. Ancochea Soto, Eumenio; Anguita Virella, Francisco; Moreno Serrano, Fernando. Geología Procesos externos. Edelvives, 156 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.