Gesal

Itsasoko ur» orritik birbideratua)

Gesala edo kresala itsaso eta ozeanoetako ura da. Gazia da, gatz-mineralen kontzentrazio handia duelako (% 5,5). Horietatik, sodio kloruroa da kantitate handienean agertzen dena. Hidrosfera osatzen duen uraren % 97,25 ozeanoan dago.

Itsasoko ura.

Konposizioa aldatu

Itsasoko ura ur-disoluzioa da (H2O), hainbat sustantziarekin batera. Elementu kimikoen 2/3 daude itsasoko uretan sartuta, nahiz eta ia ez detektatzeko moduko kantitateetan izan. Sei osagaik, guztiak ioiak, solutuen % 99 osatzen dute. Ondoko taulan ageri dira.

Itsasoko uraren solutu solidoen konposizioa, portzentaje totala
Anioiak Katioiak
Kloruroa (Cl-) 55,29 Sodioa (Na+) 30,75
Sulfatoa (SO42-) 7,75 Magnesioa (Mg++) 3,70
Bikarbonatoa (HCO3-) 0,41 Kaltzioa (Ca++) 1,18
Bromuroa (Br-) 0,19 Potasioa (K+) 1,14
Fluorra (F-) 0,0037 Estrontzioa (Sr++) 0,022
Molekula ez disoziatua Azido borikoa (H3BO3) 0,076

Uretan disolbatutako ioiak aldatu

Arrokek hainbat mineral dituzte, eta arroka hori uretan sartzen denean, meteorizazio kimikoa jasan egiten du. Prozesu horretan arroka gehiena disolbatu egiten da, eta disolbaezinak diren mineralak geratzen dira ale aske bezala. Jatorrizko mineralak osatzen zituzten ioiak, Na+, K+, Ca2+, Cl-, daude uretan disolbatuta. Horrela itsasoratzen ibaiko urak disolbatutako ioi kantitate altuak ditu, % 96,5 H2O da; eta % 3,5, disolbatutako ioiak.

Ezaugarriak aldatu

Gazitasuna aldatu

Gazitasunaren konposizioa sinplifikatzen da, osagai honen proportzioak beti ia berdinak direlako, nahiz eta ozeano guztien kontzentrazioa aldagarria izan. Kontzentrazio horri gazitasuna esaten zaio eta milakoetan neurtzen da (‰). Bere konposizioaren unibertsaltasunari esker, gazitasuna ioi bakar batez neurtzen da, kloruro ioiaren arabera (Cl-).

Gazitasuna aldatu egiten da arro batetik bestera, latitude batetik bestera edota sakonera batetik bestera.

Itsaso ireki guztien artean, Itsaso Gorria da gazitasun handiena duena (% 40). Beste aldetik, Itsaso Baltikoa da gazitasun gutxien duena (% 6 Botniako golkoko ur gainazalean), duen sakontasun txikiagatik, klima hotzagatik eta bere topografia itxiagatik, ez baitu itsaso mundialarekin ia trukaketarik.

Eroankortasun elektrikoa aldatu

Itsasoko urak konduktibitate handia dauka, non uraren polaritatea eta ioi disolbatuen aniztasuna laguntzen dute. Ioi bat, positiboki eta negatiboki kargatutako atomoa da, eta beraz, elektroiak elkarbanatzen ditu inguruarekin. konduktibitatea aldatzen da tenperatura eta gazitasunarekin ( gero eta gazitasun handiagoa orduan eta konduktibitate handiagoa).

Dentsitatea aldatu

Itsasoko uraren dentsitatea bere propietateen artean garrantzitsuenetarikoa da, bere bariazioa korronteak sortzen baititu. Itsasoko ur tipikoaren dentsitatea (ur gazia, % 3,5 gatz disolbaturekin) izaten da normalean 1,02819 kg/L -2 gradu zentigradutan, 1,02811 0 gradu zentigradutan, 1,02778 4 gradu zentigradutan, etab.

Itsasoko uraren dentsitatea, hiru faktoreen araberakoa da: gazitasun (s), tenperatura (t) eta presioa (p). Gazitasuna sinbolizatzeko ρ (rho) hizki grekoa erabiltzen da normalean, eta aurreko hiru aldagaien funtzioa dela adierazteko ρ(s,t,p) idazten da.

pH aldatu

Itsasoko uraren pHa 7.5 eta 8.4 tartean dago eta tenperaturaren arabera aldatu al da, tenperatura igotzen bada, pHa jeixten du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu