Itaia

Mugimendu Sozialistaren baitako euskal emakumeen erakundea

Itaia, Emakumeon Antolakunde Sozialista, Euskal Herriko ezkerreko erakunde sozialista da. Mugimendu Sozialista deritzon taldearen parte da[1], eta bere helburua da "jendarte komunistaren eraikuntzaren eta beraz, zapalkuntzarik gabeko gizartearen eraikuntzaren bidean, emakume langileon askapena gorpuztea"[2].

Itaia
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Ideologiasozialismoa
Jarduera
Honen parteMugimendu Sozialista
Historia
Sorrera2018
webgune ofiziala

2018an sortu zen Emakume Sozialiston Sarea izenarekin, eta 2020tik tokian tokiko antolakuntza hedatzen hasi zen, izen berria jakinaraztearekin batera[3][4].

Itaiak feminismoa arbuiatzen du, kapitalismoaren eta liberalismoaren barruan aritzen den mugimendu gisa, eta emakumeen zapalkuntza amaitzeko sozialismoa proposatzen du[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Gedar. «[Mugimendu Sozialista / ITAIA»] Gedar: Langile kazeta (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  2. Nor gara? – ITAIA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  3. «ITAIA Antolakundearen Aurkezpen Lokala | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  4. «ITAIA antolakundearen eskualdeko taldea aurkeztuko dute Palmera Monteron» Bidasoko Hitza 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  5. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. «Ahalduntzearen eta feministen «tranpez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).