Islandiako espatoa

Kaltzio karbonato kristaldu eta gardena. Difrakzio bikoitza du eta mineral hau aztertuz ezagutu zen estreinako aldiz fenomeno hau

Islandiako espatoa mineral mota da. Espatoak erreferentzia egiten du kristal hauen erraztasuna forma geometrikoetan banatzeko eta Islandiak herrialde horretan aurkitu zelako.

Lehen aldiz Islandian aurkitu zen, 1625. urtean, Eskijfordeko meatokian. Meatoki inportanteenak Queenslandekoa (Australia), Derbyshirekoa (Britainia Handia), Arizonan, Montanan, Mexiko Berrian (Ameriketako Estatu Batuak) eta Eskijfordekoa dira.

Bere formula CaCO3 da, bere gogortasuna 3koa da Mohs eskalan, haustura konkoidala du, esfoliazio perfektua, distira beirakara du eta marraren kolorea zuria da.

Mineral honek, birrefringentzia fenomenoa du eta da zer izpi bat mineral honen kristaletara heltzean, bi izpi kanporatzen ditu. Bata izpi arrunta deitzen dena eta bestea aparteko izpia deitzen dena. Fenomeno hau Erasmus Bartholin danimarkar fisikoak frogatu zuen, 1625ean.

Diman, Bizkaian, Islandiako espatoa oso famatua da bere gardentasuna dela eta.

Kanpo estekak aldatu