Islandiako Museo Nazionala

Islandiako Museo Nazionala (islandieraz: Þjóðminjasafn Íslands) Reykjavíken, Islandiako hiriburuan dagoen instituzio ezaguna da.

Islandiako Museo Nazionala
Kokapena
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakHöfuðborgarsvæðið
Islandiako udalerriakReykjavíkurborg
HiriaReykjavik
Koordenatuak64°08′31″N 21°56′53″W / 64.141902°N 21.948111°W / 64.141902; -21.948111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1863ko otsailaren 24a
Inaugurazioa1863ko otsailaren 24a
Kontaktua
E-postamailto:thjodminjasafn@thjodminjasafn.is
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Museo hau 1863ko otsailaren 24an sortu zen. Jon Arnasonek, ekimenaren sortzailea, Danimarkako museoetan sakabanatuta zeuden objektu islandiarrak bildu zituen bilduma propioa sortzeko. Lehenengo kokapena Hverfisgatako Liburutegi Nazionalaren goiko partean kokatu zen. Museoaren bigarren arduraduna Sigurður Gudmundsson izan zen; bigarren honek 1911tik gauzaki zaharren bilduma sortu zuen, bestetik. 1950tik aurrera gaur egungo kokapenean dago, Suðurgata 41, 101 Reykjavíken.

Erakusketak aldatu

Islandiako lehen biztanleen objektuak eta tresnak dira museoaren elementu garrantzitsuenak. Interes berezia dute bikingo herriaren aztarnek. Eyrarlandeko estatuatxoa da haien arteko pieza ezagunena.

Kanpo estekak aldatu