Eyrarlandeko estatuatxoa

Eyrarlandeko estatuatxoa Islandian aurkitutako brontzez egindako irudi txikia da, 6,4 zentimetrokoa. Dirudienez, Thor jainkoaren errepresentazioa da eta ziur aski 1000. urte inguruan egin zen. Gaur egun Eyrarlandeko estatuatxoa Reykjaviken dagoen Islandiako Museo Nazionalaren objektu garrantzitsuenetariko bat da.

Eyrarlandeko estatuatxoa
Jatorria
Aurkikuntza lekuaAkureyri
Aurkikuntza data1816
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak67 (altuera) mm
Kokapena
LekuaIslandiako Museo Nazionala
BildumaIslandiako Museo Nazionala

Deskripzioa aldatu

Estatuak eserita dagoen pertsonaia erakusten digu, eskuetan gurutze itxurako mailua omen duena; gurutze forma hori ez da arraroa eta kristautasunarekiko eskandinabiar sinkretismoa bezala aztertu egin da. Beste iritzien arabera, estatuatxo hau joku baten pieza bat izango litzateke. Benetan Thor jainkoa izango balitz, Þrymskviða poeman narratzen den gertaera batekin lotuko genuke: Thor, ezkontza batean eserita dagoenean, haren maiula berreskuratu zuen eta bi eskuez heldu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu