Ischnoderma benzoinum

Ischnoderma benzoinum Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ischnoderma benzoinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaIschnoderma
Espeziea Ischnoderma benzoinum
P.Karst., 1881
BasionimoaBoletus benzoinus

Sinonimoak: Ungulina fuliginosus, Polyporus fuliginosus, Boletus benzoinus, Lasiochlaena benzoina.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Zatitua eta unbiliformea, substratuan dortsaleko mameloi batek finkatzen du; latsa, zimurtsua, arre-herdoil kolorekoa edo gaztaina kolorekoa, eremu beltz-arreekin isla urdinxkekin; ertza hasieran lehoi kolorekoa, gero kolore berdinarekin.

Tutuak: 4 eta 8 mm bitarteko luzerarekin.

Poroak: 0,25 eta 0,5 mm bitartekoak, borobil-angelutsuak, zuriak, edo horixkak, azkenean kanela kolorez edo tabako kolorez zikinduak.

Hanka: Ez du hankarik.

Haragia: Haritsu-haragitsua, gero suberoso-gogortua, zurbila, horixka ondoren lehoi kolorekoa.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro, esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Fuliginosus epitetoa latinetik dator, fuligineo kolorea esan nahi duen “fuliginosus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ale bakartietan edo gainjarrietan eta inbrikatuetan. Pinu eta izeietako motzondoetan eta sustraietan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa osoa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 535 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Ischnoderma benzoinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu