Irudi-bereizmenak bertan ikus daitekeen xehetasun-maila adierazten du. Normalean argazkilaritza digitalean erabiltzen da, baina irudi baten kalitatea adierazteko ere erabiltzen da, kalitate handikoa bada bereizmen handia duela esan nahi baita, xehetasunak garbi ikusten direla esanez.

Bitmap formatuan dauden irudien kasuan, ohikoena irudi-bereizmena bi zenbaki osoz adieraztea da, lehenak irudiak zabaleran zenbat pixel dituen eta bigarrenak altueran zenbat pixel dituen adieraziz.

Irudi garbi baten aurkakoa izendatzeko pixelatu hitza erabiltzen da, kalitate txarrekoa dela adieraziz.

Ohikoa da raster irudi baten pixel kopuru osoa adieraztea, irudi baten zabalerako pixelak altuerako pixelengatik biderkatua. Hona hemen raster irudi bat bereizmen desberdinetan adierazten duen marrazki bat:

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu