Heste minberaren sindromea[1] sintoma digestiboen multzo bat da.[2] Sintoma horiek sabeleko mina edo molestiak izaten dituzte, eta horrekin batera, deposizioen maiztasuna edo trinkotasuna aldatzen da, digestio-traktuko kaltearen edo gaixotasunaren ageriko seinalerik gabe. Digestio-nahasmendu funtzionala da. Lau mota nagusitan sailkatu da, sintoma ohikoena beherakoa edo idorreria den, edo biak ohikoak diren, edo bietako bat ere ez den askotan gertatzen kontuan hartuta.