Sigmoidoskopia[1] prozedura mediko inbaditzailea da. Ondestearen eta kolon sigmoidearen barrualdea aztertzea ahalbidetzen du, hau da, ondestetik hurbilen dagoen heste lodiaren zatia. Prozedura hori proba diagnostiko gisa erabili ohi da, eta, ikusizko azterketaz gain, biopsiak erauzteko aukera ematen du, terapeutika endoskopikoa egitea ere ahalbidetzen duen arren. Prozedura hori egiteko sigmoidoskopio bat erabiltzen da (endoskopio motz bat), eta horren muturra (hodi mehe bat) pazientearen uzkitik sartzen dute.[2]

Sigmoidoskopia
Deskribapena
Motadigestive endoscopy (en) Itzuli
kolonoskopia
Identifikatzaileak
MedlinePlus003885
eMedicine003885
MeSHD012812
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kasu batzuetan, sigmoidoskopia kolonoskopiaren alternatiba bat da, adibidez kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskua duten biztanleen baheketan.[3][4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]
  2. (Gaztelaniaz) Giménez, Salvador. «Lo que hay que saber sobre la sigmoidoscopia flexible» Medicina 21.
  3. (Gaztelaniaz) Díaz Tasende, José; Marín Gabriel, José Carlos. (2011). «Utilidad de la sigmoidoscopia en el cribado del cáncer colorrectal en población con riesgo medio» Gastroenterología y Hepatología Continuada (Elsevier) 10 (4): 187-190..
  4. (Gaztelaniaz) Fernández Lantigua, Isabel. (2010-4-28). «El éxito de la alternativa a la colonoscopia» El Mundo.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.