Ironia-marka testu batean ironia edo sarkasmoa adierazteko proposatutako edo erabilitako edozein puntuazio marka mota da. Euskara idatziak, gainontzeko hizkuntzen bezala, ez du ironia markatzeko modu estandarrik. Inguruko hizkuntzatan puntuatzeko hainbat modu proposatu dira. Zaharrenen eta ohikoenen artean Henry Denham inprimatzaile ingelesak 1580ko hamarkadan proposatutako perkontazio puntua eta Marcelin Jobardek eta Alcanter de Brahm poeta frantsesak XIX. mendean erabilitako ironia-marka daude. Bi zeinuek alderantzizko galdera-markaren forma hartzen dute, "⸮". John Wilkinsek alderantzizko harridura-marka erabiltzea proposatu zuen 1668an, ¡[1].

Puntuazio ironikoa, batez ere, esaldi bat bigarren maila batean ulertu behar dela adierazteko erabiltzen da. Kortxeteen arteko harridura-marka edo galdera-marka, baita komatxo ironikoak ere, ironia edo sarkasmoa adierazteko erabiltzen dira noizean behin. Emojien artean 🙃 erabili izan da sarkasmoa edo ironia adierazteko[2], baina beste sentimendu batzuk ere adieraz ditzake, hala nola beldurra, txantxa edo haserrea[3][4].

Puntuazio proposamenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Houston, Keith. (2013). Shady characters : the secret life of punctuation, symbols, & other typographical marks. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-393-06442-1. PMC 829738463. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  2. (Ingelesez) «🙃 Upside-Down Face Emoji» Emojipedia (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  3. (Ingelesez) Kramer, Elise. (2017-02-05). «The semiotics of the upside-down smiley 🙃» Ruthless Benedict (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  4. (Ingelesez) «The 🙃 Upside Down Emoji And Other Emojis To Get You Through The Day | 🏆 Emojiguide» Emojiguide (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak aldatu