Irma Hoffren

Dantzaria

Irma Hoffren, (Donostia, 1986ko azaroaren 18a -) euskal dantzaria da.[1]

Irma Hoffren
Bizitza
JaiotzaDonostia1986ko azaroaren 18a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Ibilbidea aldatu

Hoffren Donostian jaio zen. Aita finlandiarra eta ama nafarra, bost urte zituela hasi zen balletean Mentxu Medelekin Donostiako Thalia Dantza Eskolan eta, ondoren, Zaragozan Maria de Avila eta Madrilen Carmen Rocherekin. Biarritz Junior balletean egon zen 2005 eta 2008 artean.[2] Didier Deschampsek zuzendutako Nancyko Lorrenako Ballet konpainiara pasa zen 2008tik 2012a arte. Harrezkeroztik Miarritzeko Malandain Ballet konpainian aritu da.[3][4] Bere dantzatzeko estiloa oholtzaren gainean adierazkorra, zintzoa eta dinamikoa izaten da.[5]

« Ez dut nire bizitza dantzarik gabe ulertzen. »

—Irma Hoffren


Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2018an Gipuzkoako XVI. Dantzaren Saria, Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartearen eskutik.[6][7][8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ««Lo más importante es interpretar el movimiento como si fuese un cuento»» GARA 2018-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  2. «Dokuteka: BIARRITZ JUNIOR BALETA: Dantzaren ikuspegi berritzailea 10 gazteren eskutik» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  3. «Danseurs | Malandain Ballet» malandainballet.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  4. «Irma Hoffrén: «Agertokian dantzari adierazkorra, ahalik eta dinamikoena eta, batez ere, zintzoa izaten saiatzen naiz»» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  5. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «'No concibo mi vida sin la danza...'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Irma Hoffren recibirá el XVI Premio de la Danza de Gipuzkoa» GARA 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  7. (Gaztelaniaz) Donostitik, Una emocionada Irma Hoffren recibe el XVI Premio de la Danza. (). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  8. (Gaztelaniaz) Euskal Irrati Telebista. La bailarina donostiarra Irma Hoffren recibe el 'Premio Danza 2018'. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).

Kanpo estekak aldatu