Irango Kurdistan
Irango Kurdistan edo Ekialdeko Kurdistan (kurdueraz: ڕۆژھەڵاتی کوردستان, Rojhilatê Kurdistanê; persieraz: کردستان ایران) Irango estatuaren menpe dagoen Kurdistango zatia da. Mendebaldeko Azerbaijan, Kurdistan, Kermanxah, Ilam eta Lorestan probintziek osatzen dute. Kurduek osatzen dute talde etniko nagusia, Irango biztanleriaren %10a direlarik.
Kurdistanek Siria iparraldea (Rojava edo mendebaldeko Kurdistan), Irak iparraldea (Hegoaldeko Kurdistan) eta Turkia ekialdea (Iparraldeko Kurdistan) ere hartzen ditu.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bengio, Ofra. (2014). Kurdish Awakening: Nation Building in a Fragmented Homeland. University of Texas Press.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |