Ioannis Tamuridis (grezieraz: Ιωάννης Ταμουρίδης; Tesalonika, 1980ko ekainaren 3a) greziar txirrindulari ohia da. Greziako txirrindularirik onena izan da, eta guztira, hamaika aldiz izan da Greziako Txapelduna errepidean eta erlojupekoan. Gainera, pistan beste bost txapelketa irabazi zituen. Profesionaletara pasa baino lehen, zortzi Greziako txapelketa irabazi zituen. 2013ean Euskaltel Euskadik fitxatu zuen. Arrazoia, UCIk puntaketa sistema aldatu zuen eta taldearen jarraipena lehenengo mailan kolokan zegoela eta, puntuak zituzten txirrindulariak hartu behar izan zituzten (honek polemika sortu zuen). Ioannis hamabi garaipen lortu zituen aurreko bi denboraldietan maila baxuko lasterketatan (bere herrialdeko hiru txapelketa barne). 2013ean bere herrialdeko errepideko eta erlojupeko txapelketak irabazi zituen eta taldearentzat bi garaipen garrantzitsu.

Ioannis Tamuridis

Bizitza
JaiotzaTesalonika1980ko ekainaren 3a (43 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia

ioannistamouridis.com
Twitter: tamouridis Edit the value on Wikidata

Taldeak aldatu

  • SP Tableware (2009-2012).
  • Euskaltel Euskadi (2013).
  • SP Tableware (2014).
  • Synergi Baku (2015-2016).

Palmaresa aldatu

Errepidea

2009 aldatu

  • Rumaniako Tourreko etapa bat.
  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.

2010 aldatu

  • Greziako Txapelketa.
  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.

2011 aldatu

  • Greziako Txapelketa.
  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.
  • Jelajah Malaysiako etapa bat.
  • Rumaniako Tourreko etapa bat
  • Greziako Tourreko etapa bat.
  • Szeklerland Tourreko etapa bat.

2012 aldatu

  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.
  • Argeleko Zirkuitua.
  • Rumaniako Tourreko hiru etapa.
  • Szeklerland Tourreko etapa bat.

2013 aldatu

  • Greziako Txapelketa.
  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.

2014 aldatu

  • Taiwaneko Tourreko etapa bat.

2015 aldatu

  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.

2016 aldatu

  • Greziako Txapelketa.
  • Greziako Erlojupeko Txapelketa.

Pista

2011 aldatu

  • Greziako Txapelketa Omniumean.
  • Greziako Txapelduna Puntuaketan.

2012 aldatu

  • Greziako Txapelduna Scratchean.
  • Greziako Txapelduna Puntuaketan.
  • Greziako Txapelduna Jarraipenean.

Kanpo estekak aldatu