Inurri belarra (Dysphania ambrosioides) Amaranthaceaefamiliako landare belarkara, urtekoa, itxuraz sabi hostozuriaren eta beltzaren antzekoa. Zurtoin zuzen gorrixka, txandaka antolatutako hosto luzara, lantza-egiturakoak eta buruxkatan bildutako lore txiki biribilak izaten ditu. Berez Ameriketako tropiko aldeko landarea da; XVII. mendean zabaldu zuten Europan. Sendagaiak egiteko erabiltzen da. Bere edabea ona da digestioa errazteko eta hesteetako bizkarroiak galarazteko. Ondoeza eragin dezake neurririk gabe hartuz gero.

Inurri belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
LeinuaDysphanieae
GeneroaDysphania
Espeziea Dysphania ambrosioides
(L.) Mosyakin & Clemants
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakepazote leaf (en) Itzuli eta chenopodium oil (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu