Sabi hostozuria edo sabi zuria (Chenopodium album) Chenopodium generoko espezie belarkara da. Amaranthaceae familiako belar landarea, 1,50-2 m luzea, itxuraz sabi beltzaren oso antzekoa. Sustraia luze sakona izaten du, zurtoina zuzena eta adartsu samarra, eta hostoak gezi-itxurako horztunak, gainetik berdeak eta azpitik zurixkak. Loreak pikor itxurakoak ditu, buruxketan eratuak eta hosto-txorten bakoitzaren oinean kokatuak. Labore lurretan, bide bazterretan eta luberrietan hazten da batez ere. Sabi zuriaren hazia irina egiteko erabiltzen zen lehen.[1]

Sabi hostozuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
LeinuaAtripliceae
GeneroaChenopodium
Espeziea Chenopodium album
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakedible plant (en) Itzuli
Habitatsolutional cave (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu