Inside Out (2015eko filma)
Inside Out, Estatu Batuetan egindako dramazko eta abenturazko animazio film bat da. Pixar Animation Studiosek produzitu zuen eta Walt Disney Picturesek antolatu zuen. Filma Pete Docterek eta Ronnie del Carmenek idatzi eta zuzendu zuten, Jonas Riverak produzitu zuen. Musika Michael Giacchinorena da.
Docter Inside Out prestatzen hasi zen, bere hirugarren metraje luzeko filma, 2009an bere alaba nortasun aldaketa nabarmenak erakusten hasi zenean. Produktoreek hainbat psikologo eta neurologotara jo zuten, Dacher Keltner barne, Berkleyko Kaliforniako unibertsitatekoa. Besteak beste, gizon honek istorioa zuzentzen lagundu zuen, neuropsikologian eman diren aurkikuntzak nabarmenduz. Gaur egun jakin badakigu gizakien emozioak, pertsona arteko harremanetan gauzatzen direla eta haiengan modelatuak izan ahal direla.
Pelikula hau 2015eko ekainaren 19an estreinatu zen, nahiz eta aurretik, Cannesen 68. jaialdian aurretik erakutsi zen, maiatzean. Estreinatu eta gero, kritika positiboak izan zituen, oro har.
850 milioi dolar baino gehiago lortu zituen mundu mailan, diru bilketa handienetariko asteburua izan zuen. Beste aldetik, hainbat sari eta izendapen hartu ditu, adibidez, Urrezko Globo, zine kritikaren saria, eta Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria.
Sinopsia
aldatuFilmaren argumentua neskatxo baten adimenaren barruan hedatzen da, bere emozioek -Poztasuna (Amy Poheler), Tristura (Phyllis Smith), Beldurra (Bill Hader), Amorrua (Lewis Black) eta Nazka (Mindy Kalin)- bere eguneroko bizitzan gidatzen dute.