Oskar Intsausti

pilotari nafarra
Insausti» orritik birbideratua)

Oskar Intsausti Gelbentzu (Iruñea, 1964ko otsailaren 17a), Insausti gisa ezaguna, nafar pala-jokalari ohia da.

Oskar Intsausti
Bizitza
JaiotzaIruñea1964ko otsailaren 17a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Olympic.org: oscar-insausti-guelbenzu Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1994an egin zuen debut profesionala Iruñean bertan. Afizionatu-mailan ziharduen bitartean, munduko txapeldun izan zen larruzko pilotaz 1984, 1986 eta 1990. urteetan, baita pala motzeko munduko txapelduna ere 1984an, eta txapelduna Bartzelonan 1992an egin ziren Olinpiar Jokoetan. Profesional bezala, Euskadiko Banakako txapeldun izan zen 1995, 1996, 1998 eta 1999. urteetan, eta 1995ean Euskadiko Binakako Txapelketa ere eskuratu zuen.

Erremintako Masterra irabazi zuen 1995. eta 1997. urteetan, eta 1997an Urrezko Pala eta Jokalari Erregularren Saria ere bereganatu zituen. 1998. urtean, berriz, Urrezko Pala eta Grand Slama eskuratu zituen. Eusko Basque enpresari loturiko pilotaria izan zen.

Erreferentziak aldatu