Inozibe udareusaina (Inocybe pyriodora) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa da.

Inozibe udareusain
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe pyriodora
[[|]]

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, okre-gamuza kolorekoa edo lehoi kolorekoa, ilunagoa erdian, zuntzexkaz edo ezkata ilunagoez estalia diskoan eta ertz fibrilosoarekin eta urratuarekin.

Orriak: Eskotatuak,nahiko estu eta zabalak, gaztetan krema kolorekoak eta gero marroi-kanela kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, pixka bat lodiagoa oinarrian, zurixka eta zuntz txiki arrexka kolorekoekin, goian izan ezik, hor zuria eta pruinaduna da.

Haragia: Lodia, itxia, zurixka, aireak ukitzean berehala arrosa zikin kolorekoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza, esan nahi duen "oso inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da zuntzezko kapela.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa da. Sindrome miko-kolirnegikoa eragiten du.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe corydalina eta Inocybe bongardii toxikoak, antzekoak dira.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 236 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 356 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu