Inocybe terrigena Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Inocybe ia guztiak bezala, ez da jangarria.

Inocybe terrigena
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe terrigena
Kühner, 1953

Sinonimoa: Mallocybe terrigena.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua edo titi apur batekin, ezkatatsua, beixetik okre antzeko-arrexkara doan kolorekoa.

Orriak: Oliba antzeko kolorez tindatuak.

Hanka: 7 cm inguruko garaierakoa eta 0,8 cm inguruko diametrokoa, kolore berekoak, kapelan dituen antzeko ezkataz estalia eraztuneraino (pulbiniformea).

Haragia: Horixka, lur usaina eta zapore latza.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Ibaien ondoan legarra duen lurzoruan eta koniferoen azpian, humusean.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Inocybe terrigena: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu