Inocybe fibrosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe fibrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe fibrosa
[[|]]

Sinonimoak: Agaricus fibrosus, Atrosporina fibrosa.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 8 (10) cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, gaztetan konikoa, gero ganbila, zabaldua, luzaroan titiarekin, lehorra, zetaduna, ondoren pitzatua; zuri-boli kolorekoa horixkarako joerarekin; ertza beherantz errekurbatua, ondoren tolestua, pitzatua. Zetadun errezel zuriarekin.

Orriak: Estu, mehetu-itsatsiak edo libreak, zuriak luzaroan; azkenik gris-lurkara argiak edo arre argiak, ebaketa pruinadun zuria.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Betea, loditu-erraboilduna oinarrian, pixka bat ildaskatua eta marroirako joerarekin oinarrian, goialdean pruinaduna.

Haragia: Zuria, solidoa, espermatiko usain berantiar arin batekin edo birosoarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Fibrosa epitetoa, haritsutik dator. Bere itxuragatik

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Taldekoia, koniferoen baso hezeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 221 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Inocybe fibrosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu