Inocybe assimilata edo Inocybe umbrina Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] "Arrisku handikotzat" hartu da.

Inocybe assimilata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe assimilata
Britzelm., 1881

Deskribapena

aldatu

Kapela: Nahikoa txikia, 3 cm-ko diametroa har dezake, hasietan koniko-kanpai itxurakoa eta azkenean zabaldua titi batekin; ertza soberakinekin. Kapelaren azala fibriloso-zetaduna, zainduna, gero marroi-gaztaina koloreko errimosa, hondo argiagoaren gainean ia marroi-gorrixka distiratsu samar kolorekoa eta Inocybe generoan ezaugarri diren pitzadura erradialekin.

Orriak: Libreak, zabal samar, lehenbizi zuri-krema kolorekoak eta gero arre kolorekoak.

Hanka: Luze samarra, zilindrikoa, kapelaren kolore berekoa, goialdean zurixka eta kolore zuriko erraboil nabarmen samar baten bukatua.

Haragia: Arre zurbil kolorekoa, usaingabea; lehortu ondoren gomaren usain atseginarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Umbrina epitetoa latinetik dator, itzala, esan nahi duen "umbra" hitzetik. Bere kolore ilunagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Oso toxikoa den Inocybe asterospora delakoarekin nahas daiteke, honek gaztaina kolorea du, oina zurixkagoa eta erraboil marjinatua (ertzak ongi markatuak)[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hainbat baso fresko eta hezeetan, lurreko belarretan eta orbeletan, taldeak osatuz, askotan soropildua.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kuba, Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Inocybe assimilata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu