Inocybe agardhii edo Mallocybe agardhii Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe agardhii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe agardhii
P.D.Orton, 1960

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 6 (9) cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, arre-okre antzeko kolorekoa edo hori-okre antzekoa, gero arre-kanela kolorekoa, haritsua, fibrilatua, baina ez ezkatatsua.

Orriak: Buztin kolorekoak, geroago arre-oliba antzeko kolorekoak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, fibrilosoa eraztunaren azpitik, baina ezkatatsuagoa. Eraztuna, eraztun eremu garbi ilunago bat da.

Haragia: Arrexka argi kolorekoa, usaingabea.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Agardhii epitetoa pertsona izenetik dator. Agardh botanikoaren omenez.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.

Sasoi eta lekua

aldatu

Udazkenean. Lurzoru hezeetan hostozabalen azpian.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Islandia, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas, catalogo micológico.
  4. Inocybe agardhii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu