Inocybe abjecta Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe abjecta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe abjecta
[[|]]

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, titi pixka batekin, erdia zetaduna edo errezel zurixkarekin, gainerakoan okre samar kolorekoa, fibrilosoa, gero urratua.

Orriak: Zabal, zurbilak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, zurixka, askotan pixka bat okertua.

Haragia: Urria, zurixka-marroixka kolorekoa, zurbila, usain espermatikoa. Espora-jalkina, marroi kolorekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen, "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen azpian, lurzoru astunetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Islandia, Europa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Inocybe abjecta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu