Ingurumen DNA zuzenean organismo batetik hartutakoa izan ordez ingurumenean -lurzoruan, uretan, elurrean edo airean- jasotzen den DNA da. Izaki bizidunek ingurunearekin elkarrekiten duten neurrian, haien ADNa askatu eta barreiatu egiten da. DNA iturri dira gorotza, ilea, mukia, gametoak, oskolak eta beste hainbat. Lagin horiek DNA sekuentziazioko teknika aurreratuekin azter daitezke eta aurretik dauden ADN liburutegiekin konparatu, lagina jaso den ingurunean zein espezie egon den ezagutzeko.

Ingurumen DNAren analisiak potentzial handia du bai espezie arruntak ikuskatzeko bai espezie bakan eta mehatxatuak identifikatu eta horiek kontserbatzeko ahaleginak egiteko. Metodo honen bidez, ez da beharrezkoa organismo bizia biltzea eta organismoei sortutako estresaren ondorioz gerta daitezkeen kalteak saihesten dira.

Erabilera asko dituen teknika denez, ingurune anitzetan erabiltzen da, adibidez ibai, aintzira eta lakuetako uretan, itsasoan, lurzoruko laginetan (adibidez permafrostean) eta abar.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.