Ingelesen iturria
Ingelesen iturria Donostiako (Gipuzkoa) iturri bat da, Uliako itsasaldean, Almirantearen gotorlekuaren azpian, Platako lurmuturra eta Platako itsasargitik hurbil.
Iturburu honen urak Buskando eta Soroborda ur-biltegietara bideratu zituzten hainbat akueduktu eta tunelen bitartez XIX. mendearen bukaeran. Ur horiek "Belle epoque" garai hartako Donostiako etxeetara bideratu ahal izateko. Tunel horien aztarnak Bidebietako frontoitik aurrera dagoen bailaratxoan eta Salvador Allende parkearen bukaeran ikus daitezke. Hiria uraz hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin, iturri honetako urak bideratu zirenean 19.232 lagun bizi ziren Donostian (1879). Donostiara ura eramateko historian zehar egin diren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan: [1]
Urtea | Uraren jatorri berria | Donostiako biztanle kopurua | Ur horiek Buskandora zihoazen? |
1566 | Olarain (ez zen lortu) | 6.000 | Ez |
1609 | Morlans | 8.000 | Ez |
1850 | Lapazandegi (Uliako hegoaldean) | 10.000 | Ez |
1850 | Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta) | 10.000 | Bai |
1864 | Errotazar (Uliako itsasaldean) | 14.600 | Bai |
1879 | Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean) | 19.232 | Bai |
1884 | Txoritokieta | 20.823 | Bai |
1893 | Olarain (Antigua) | 32.609 | Ez |
1899 | Añarbe | 32.600 | Ez |
1902 | Artikutza | 37.703 | Ez |
1960 | Artikutza | 135.000 | Ez |
1976 | Añarbe | 172.000 | Ez |
Iruditegia
aldatu-
Ingelesen iturria. Atzean akueduktu zati bat.
-
Ingelesen iturria Ulian.
-
Akueduktutxo bat ura Donostiara eramateko
Erreferentziak
aldatu- ↑ Muñoz Echabeguren, Fermín ( 1922-2019). (2003). El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak ISBN 978-84-607-7900-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
Kanpo estekak
aldatu- Uliako_ura_Donostian argazkiak.