Indianoaren etxea (Villabuena Araba)
Indianoaren etxea edo Peciña Samaniego jauregia Arabako Villabuena herrian dagoen eraikina da. 1608 eta 1610 urte artean eraiki zen.[1]
Indianoaren etxea (Villabuena Araba) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Villabuena |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1608 |
Historia
aldatuAndres de Bençak eraiki zuen, 1608 eta 1610. urteen artean, Pedro Peciña Samaniegok aginduta. Pedro Peciña Samaniego Santiago de Compostelako arkediano eta kanonigoa zen. Indianoaren etxean, bestetik, bizi izan ziren Villabuenako zenbait pertsonaia karlista garrantzitsu, Francisco de Paula Rivas kasu.[2]
Ezaugarriak
aldatuJauregia barroko estilokoa da, eta Santiago Matamorosen erliebe batez hornituta dago. Barruko egitura eta dekorazioa ondo gorde egin da. Harmarria, beste nonbaitetik eramana, XVIII. mendean jarri zen egungo tokian.[3]
Mamua
aldatuHerrian esaten den arabera etxean mamu baten pausuak entzuten omen dira. Tradizioaren arabera militar karlista baten espiritua da etxean dabilena. Frantzian hil zen eta haren gorpuzkinak Baionan lurperatu zituzten baina haren uniformea Villabuenara eraman zuten. Antza, haren mamua bere jantziaren bila dabil eta hau erakusteko dagoen tokiraino doa. Agerpen honen ezaugarria da gauez eta egunez entzuten zaiola.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.guiarepsol.com/es/fichas/localidad/villabuena-de-alava-7883/
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arquitectura civil» villabuenadealava.org (Villabuenako Udala) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ https://puertasconvivencias.blogspot.com/2013/11/villabuena-de-alava-eskuernaga.html
- ↑ https://www.eitb.eus/es/audios/detalle/1405050/el-fantasma-palacio-villabuena-alava/
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Etxearen mamuaren inguruko informazioa Radio Euskadin.