Indiana Jones and the Fate of Atlantis

Indiana Jones and the Fate of Atlantis (euskaraz Indiana Jones eta Atlantidaren Patua) LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1992an argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen zazpigarren abentura grafikoa izan zen.

 Indiana Jones and the Fate of Atlantis
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaIndiana Jones and the Fate of Atlantis
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete, banaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, DOS, Amiga, macOS eta Classic Mac OS (en) Itzuli
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaPEGI 12EveryoneUSK 12
Software motoreaSCUMM
Deskribapena
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Hal Barwood
Ekoizpena
EkoizleaShelley Day (en) Itzuli
[[Kategoria:Shelley Day (en) Itzuli ekoitzitako bideo-jokoak]]
DiseinatzaileaNoah Falstein (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaClint Bajakian
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York, Alemania, Grezia, Islandia, Monako, Aljeria, Atlantida eta Guatemala
Fikzio-unibertsoaIndiana Jones universe (en) Itzuli
lucasarts.com
IMDB: tt0245165 Edit the value on Wikidata

Indiana Jones pertsonaian oinarritua dago, baina honako abentura grafikoa ez zen inongo film zehatzetan oinarritu.

Argumentua aldatu

1939, Bigarren Mundu Gerraren bezpera. New York hiriko Barnett College ikastetxeko biltegian Indiana Jones irakasle, arkeologo eta abenturazaleak Smith jauna deritzon bisitari batek hala eskatuta ustez Atlantidakoa omen den iruditxo bat bilatzen jardun du.

Behin iruditxoa topatuta, Indyk iruditxoa Smith jaunari erakutsi eta hark bereganatzeko ikaragarrizko interesa agertuko du. Halere, biak iruditxoarengatik borrokatu eta Smith jaunak erlikiarekin ihes egitea lortuko du, bidebatez bere jaka lagaz. Indyk jaka arakatu eta Smith jaunaren benetazko nortasuna jartzen duen tarjeta bat topatuko du, alegia, Klaus Kerner izeneko Hirugarren Reicharen espioa dela. Indiana Jones abenturazalea bere antzinako neskalaguna eta arkeologoa den Sophia Hapgoodekin lotzen duen egunkariko albiste baten artikulua ere topatuko du. Hortaz, Indyk bere iraganeko neskalaguna espioi naziek topatu aurretik aurkitzeko bidaiari ekingo dio.

Sophiak arkeologiaren mundua laga eta orain medium lanbidean hasi da, hortaz Indyk hura topatzean eta Barnett Collage ikastetxean jazotako azaltzean, Sophiak jaren solasa eten eta Nur-Ab-Sal atlantidar jainkoarekin harremanetan jarriko dio, hark "Platonen solasaldi galdua" deritzon idazlana topatzeko aginduko die. Noski, Indy Sophiaren medium ateraldiekiko erabat siniskaitza eta zinikoa agertuko da.

"Platonen solasaldi galdua" Atlantidara nola iritsi azaltzen duen idazlana da, horretarako gure bikoteak Tikal, Monte-Carlo, Argelia eta Kreta uhartera bidaiatuko du. Ibilbide honetan zehar etsai ugariei aurre egin eta puzzle moduan agertzen diren erronkak gainditu beharko dituzte. Baina denak ez dira oztopoak izango, Atlantidarako bidaian lagunak ere topatuko dituzte.

Kanpo estekak aldatu