In the Valley of Elah
In the Valley of Elah (euskaraz Elahren Haranean) 2007ko Paul Haggis kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama film bat da. Tommy Lee Jones, Charlize Theron, James Franco, Jonathan Tucker, Frances Fisher, Josh Brolin eta Susan Sarandon aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua Biblian agertzen den Elah Haranean oinarritua dago, alegia, Dabid eta Goliath elkar borrokatu ziren harana.
2007ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Tommy Lee Jones), bestalde, Veneziako Zinemaldian estreinatu eta SIGNIS Saria irabazi zuen..
Argumentua
aldatuHank Deerfield (Tommy Lee Jones) eta Joan (Susan Sarandon) senas-emazteak oraintxuki Irakeko Gerratik AEBetara itzuli eta misteriotsuki desagertu berri den Mike "Doc" Deerfield (Jonathan Tucker) soldaduaren gurasoak dira. Hankek bere semearen desagerpena ikertzeari ekingo dio, eginkizun horretan Emily Sanders (Charlize Theron) polizia-detektibearen laguntza izango du, bigarren honi ere azkenean kasuak pertsonalki eragingo dio.
Aktoreak
aldatu- Tommy Lee Jones: Hank Deerfield
- Charlize Theron: Emily Sanders detektibea
- Susan Sarandon: Joan Deerfield
- Jonathan Tucker: Mike "Doc" Deerfield
- James Franco: Dan Carnelli sarjentua
- Josh Brolin: Buchwald sheriffa
- Frances Fisher: Eve
- Wayne Duvall: Nugent detektibea
- Jason Patric: Kirklander tenientea
- Victor Wolf: Robert Ortiz kaporala
- Brent Briscoe: Hodge detektibea
- Greg Serano: Manny Nuñez detektibea
- Barry Corbin: Arnold Bickman
- Brent Sexton: Burke detektibea
- Zoe Kazan: Angie
- Wes Chatham: Steve Penning kaporala
- Glenn Taranto: Wayne detektibea
- Jake McLaughlin: Gordon Bonner espezialista
- Sean Huze: Jim Osher kapitaina
- Mehcad Brooks: Ennis Long espezialista
- Rick Gonzalez: Telefono Ebakitzaile teknikaria