Ilusionismo
Ilusionismoa, baita ere magia zuria, ikuslearentzat harrigarriak eta ezin argituzkoak diren efektuak sortzen dituen arte eszenikoa da, trebezia eta asmamenean oinarrituta. Ilusionismoari ere "magia" esaten zaio eta arte horretan ari direnei "ilusionistak" edo "magialariak". Lortzen dituzten efekto harrigarri horiek magia-amarruen bidez lortzen dituzte. Horrela, pertsonen pentsamenduak irakurtzen dituzte, objektuak eta pertsonak desager arazten dituzte, objetuen transformazio harrigarriak, e.a. Hori guztia dela eta, askotan haien lana deabruarekin eta ilunpeko indarrekin lotu da.
Ilusionismo motak
aldatuIlusionismo barruan espezialitate desberdinak ikus daitezke:
Halaber, lekuen arabera bereizi ditzakegu:
- Kaleko magia
- Gertutasuneko magia
- Eszenako magia
Historia
aldatuIlusionismoa antzinateko aktibitatea da. Idatzitako lehenengo testigantzak Egiptokoak dira, orain 4.000 urtekoak. Esaterako, Beni Hassango hil-kamera batean K. a. 2000 urteko errepresentazioa ikus daiteke non bi gizon kopekin ilusionismoa egiten ari diren. 1825an, bestetik, Henry Westcar abenturazale britaniarrak Dyedi magalariaren magia ekintza bat deskribatzen zuen papiro bat aurkitu zuen; horrek ilusionismoa zuen kategoria adierazten du.
Erdi Aroan magialariek bizimodu nomada eramaten zuten. Horrela aipatzen da X. mendeko eskuizkribuetan. Aipatzen den lehenengo maisu handia Gonin da, XVI. mendearen amaierakoa, ilusionisten familia baten sortzailea.
Askotan magialariek zientzia eta teknika erabili izan zute. XVIII. mendean, adibidez, elektrizitatea erabiltzen zuten haien jokoetan. Baita ere ohikoa zen automatak eta aparagailuak erabiltzea. Horrela fisika errekreatiboa sortu zen. XVIII. mendean magia-antzokiak sortu ziren (Robertson, Robert-Houdin). Antzoki horien konplexutsuna gero eta handiago izan zen.
XIX. mendean benetako espektakulua bihurtu zen ilusionismoa bereziki Harry Houdiniren eskutik (1874-1926). Houdini, ziur aski historiako magialari ospetsuena, izena beste bi ilusionistengandik jaso zuen: Harry Keller eta Robert-Houdin. Houdiniren espektakulua askotan eskapismoaz eta eszenako magiaz oinarritzen zen.
XX. mendean ilusionismoaren moda gora egin zuen batez ere Doug Henning eta David Copperfield ilusionistekin. Ilusionista hauek telebistari esker mundu mailako ospea lortu dute eta ohikoak dira haien mundu mailako espeltakulu-birak.[1]
Magialari klasikoak
aldatu- Fu-Manchú
- Harry Houdini
- Al Koran
- John Nevil Maskelyne
- Jean Eugène Robert-Houdin
- Tony Slydini
- Dai Vernon
- Richiardi Jr.
Gaur egungo magialariak
aldatu- Arturo de Ascanio
- Avner the Eccentric
- Criss Angel
- David Blaine
- Jorge Blass
- Joe & Moy
- Pepe Carroll
- David Copperfield
- Dynamo
- Jeff McBride
- Juan Tamariz
- Penn & Teller
- Luis Piedrahita
- David Stone
- René Lavand
Euskal Herriko magialariak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Findacadabra web gunearen mundu mapa non ilusionismoarekin lotutako tokiak azaltzen diren.
- (Gaztelaniaz):Magiaren historia.