Prestidigitazioa eszenako artistek entretenitzeko edo manipulatzeko erabiltzen dituzten mugimendu-trebetasun finak dira. Oso lotuta dago hurbileko magiarekin, kartomagiarekin eta ebasketarekin.

Prestidigitadore batek bere trebetasunak erabiltzen ditu karta-joko bat irabazteko.

Magoek asko erabiltzen eta praktikatzen dutenez, askotan, magiaren adar batekin nahasten da prestidigitazioa. Baina, egia esan, entretenimendutik bereizitako generoa da, eta artista askok prestidigitazioa egiten dute trebetasun independente gisa.

Seneka gazteak, latinezko literaturaren zilarrezko Aroko filosofoak, erretorikaren eta ilusionismoaren teknikekin konparatzen zuen.[1]

Nazioarteko prestidigitadore famatuak dira Dan and Dave, René Lavand, Derek DelGaudio, David Copperfield, Yann Frisch, Norbert Ferré, Dai Vernon, Cardini, Tony Slydini eta Helder Guimarães.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu